Calle Elkano, 3, 20800 Zarautz
+34 943831825
Ospakizunak

Bataioa, jaunartzea, urtebetetzeak, urteurrena… Edozein aukera ederra da gurekin ospatzeko!

Harrera eta Hasteko

Edozein ospakizun mota izanik, harrera bat eskaintzea duzu buruan bueltaka seguruenik. Iristean gauza ugari eskainiko dizkizugu: Cavazko cocktail bat, olibak, pintxo bero edo hotzak… Gainera, Zarauzko hondartzara begira dagoen terraza eder bat dugu. Esan zein diren zuen gustuak eta hasi disfrutatzen!

Jangela

Bi jantokik osatzen du jatetxea, batak 80 pertsona biltzeko edukiera du eta besteak berriz, 120 hurrenez hurren. Euskal sukaldaritza hoberenaz gozatzeko aukera eskaintzen dizuegu, aldi berean, Zarauzko herriak dituen leku miresgarrienak disfrutatuz.

Menua

Sortu zuen eta zure gonbidatuen gustuetara ondoen egokitzen den menua. Begiratu gure karta eta eskaini dezakegunaren ideia bat egin ezazu.

Dantza eta edateko

Zure helburua primeran pasatzea da? Eta gainera egun ahaztezin bat eduki nahi duzu? Ez dago eguna dantzan bukatzea baino ezer hoberik.

Jar zaitez gurekin harremanetan eta has gaitezen dena antolatzen!